Ikasketa kooperatiboko Tailerra

Irudiaren kreditua

Iazko jardunaldietan etapa desberdinetako hiru ikastetxek konpartitu zuten gutiokin ikasketa kooperatiboaren inguruko esperientzia. Gauzak egiten “egiten” ikasten direnez, aurten nahi izan dugu metodologia hau ez bakarrik azaldu, baita bizi ere.

Horretarako, urte hauetan, ikasketa kooperatiboa esperientzian egon diren hiru irakasle prest egon dira tailerrean dinamika eta egituraren bat praktikan jartzeko.

Hasieran, 10 minutuko aurkezpen bat egin zen, esperientzia bere markoan kokatzeko eta lan egiteko ibilbidea azaltzeko. Hona hemen erabili genuen power point-a.

Aurkezpenenean ikusten den eta aurreko post-ean azaltzen genuen moduan, ikasketa kooperatiboa martxan jartzeko Jose Ramón Lagok eta Pere Pujolasen ekipokoek bide bat proposatzen digute:

  • A Eremua:Talde kohesioa lantzeko tresna (dinamikak)
  • B Eremua: Talde lana arloetako edukiak ikasteko errekurtsoa (egitura sinple eta konplexuak)
  • C Eremua: Talde lana eduki legez (Ekipoko Planak eta Koadernoak)

Ibilbide hau jarraituz, lehenengo pausua izan zen A Eremuko dinamikaren bat praktikan jartzea. Zutik eta borobil batean, Etxegarai LHIko Amparok A eremuko dinamika pare bat egin zuen: Pilota eta Koloreetako mundua. Hauek egin ondoren, denon artean aztertu genuen: zelan sentitu ginen, zertarako dira egokiak, zelan erabili… Komentatu zen Koloreetako Mundua, bereziki. oso aproposa zela gero ekipoak egiteko, ikasleei buruzko informazio asko eta esanguratsua (nor da egokia laguntza emateko, zelan dira haien arteko harremanak…) ematen du eta.

Hurrengo pausua izan zen B Eremuko egitura batzuk azaltzea eta praktikan jartzea.

Alde batetik, Arrigorriaga BHIko Felix Bilbaok aurkeztu zigun bere gelan grabatutako bideo bat non ikusten ziren ikasleak Irakurketa partekatua eta 1,2,4 egiturak jarduera berean lantzen: testua irakurri eta ulertzeko, eta galderak erantzuteko. Berak azaldu zuen zelan egiten zuela, zertarako, egitura honen alde onak eta zailtasunak… Berarentzat oso egiturak erabilgarriak dira irakurketa lantzeko.

Beste aldetik, Arratia BHIko Karmele Angoitiak gurekin praktikan jarri zuen Folio birakaria egitura. Bere gelan, gai baten errepasoa egiteko prestatu zuen kontzeptuzko mapa ekarri zuen eta, launaka ipinita, banan banan joan ginen mapa osatzen Folio birakaria egituraren jarraibideak kontuan hartuta.

Azkenik, C Eremuko Ekipoko Planak zer ziren oso arin azaldu zen eta adibiden bat erakutsi.

Bi ordutako saioa izan arren, gure ustez baliogarria izan zen ikasketa kooperatiboa zertan datza gainetik ikusteko eta lehenengo hurbilketa egiteko.

Tailerrean parte hartu zenuten irakasleei eta besteei ere animatu nahi zaituztegu saiakerak egitera. Gu laguntzeko prest gaude eta gure mintegia ere zabalik dago nahi duenarentzat

Hau da gure bloga eta gure wikia. Hor topatuko duzue informazio pila bat gaiari buruz eta gure azkenengo urteetako esperientzia.

Mila esker guztioi!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s