Ikasketa kooperatiboko Tailerra

Irudiaren kreditua

Iazko jardunaldietan etapa desberdinetako hiru ikastetxek konpartitu zuten gutiokin ikasketa kooperatiboaren inguruko esperientzia. Gauzak egiten “egiten” ikasten direnez, aurten nahi izan dugu metodologia hau ez bakarrik azaldu, baita bizi ere.

Horretarako, urte hauetan, ikasketa kooperatiboa esperientzian egon diren hiru irakasle prest egon dira tailerrean dinamika eta egituraren bat praktikan jartzeko.

Hasieran, 10 minutuko aurkezpen bat egin zen, esperientzia bere markoan kokatzeko eta lan egiteko ibilbidea azaltzeko. Hona hemen erabili genuen power point-a.

Aurkezpenenean ikusten den eta aurreko post-ean azaltzen genuen moduan, ikasketa kooperatiboa martxan jartzeko Jose Ramón Lagok eta Pere Pujolasen ekipokoek bide bat proposatzen digute:

  • A Eremua:Talde kohesioa lantzeko tresna (dinamikak)
  • B Eremua: Talde lana arloetako edukiak ikasteko errekurtsoa (egitura sinple eta konplexuak)
  • C Eremua: Talde lana eduki legez (Ekipoko Planak eta Koadernoak)

Ibilbide hau jarraituz, lehenengo pausua izan zen A Eremuko dinamikaren bat praktikan jartzea. Zutik eta borobil batean, Etxegarai LHIko Amparok A eremuko dinamika pare bat egin zuen: Pilota eta Koloreetako mundua. Hauek egin ondoren, denon artean aztertu genuen: zelan sentitu ginen, zertarako dira egokiak, zelan erabili… Komentatu zen Koloreetako Mundua, bereziki. oso aproposa zela gero ekipoak egiteko, ikasleei buruzko informazio asko eta esanguratsua (nor da egokia laguntza emateko, zelan dira haien arteko harremanak…) ematen du eta.

Hurrengo pausua izan zen B Eremuko egitura batzuk azaltzea eta praktikan jartzea.

Alde batetik, Arrigorriaga BHIko Felix Bilbaok aurkeztu zigun bere gelan grabatutako bideo bat non ikusten ziren ikasleak Irakurketa partekatua eta 1,2,4 egiturak jarduera berean lantzen: testua irakurri eta ulertzeko, eta galderak erantzuteko. Berak azaldu zuen zelan egiten zuela, zertarako, egitura honen alde onak eta zailtasunak… Berarentzat oso egiturak erabilgarriak dira irakurketa lantzeko.

Beste aldetik, Arratia BHIko Karmele Angoitiak gurekin praktikan jarri zuen Folio birakaria egitura. Bere gelan, gai baten errepasoa egiteko prestatu zuen kontzeptuzko mapa ekarri zuen eta, launaka ipinita, banan banan joan ginen mapa osatzen Folio birakaria egituraren jarraibideak kontuan hartuta.

Azkenik, C Eremuko Ekipoko Planak zer ziren oso arin azaldu zen eta adibiden bat erakutsi.

Bi ordutako saioa izan arren, gure ustez baliogarria izan zen ikasketa kooperatiboa zertan datza gainetik ikusteko eta lehenengo hurbilketa egiteko.

Tailerrean parte hartu zenuten irakasleei eta besteei ere animatu nahi zaituztegu saiakerak egitera. Gu laguntzeko prest gaude eta gure mintegia ere zabalik dago nahi duenarentzat

Hau da gure bloga eta gure wikia. Hor topatuko duzue informazio pila bat gaiari buruz eta gure azkenengo urteetako esperientzia.

Mila esker guztioi!

Anuncios

Talde Elkarreragileen inguruko Tailerra

Tailerraren helburu nagusiak  bi ziren:

  • Talde elkarreragileak hobeto ezagutzea: zer, nola, zergatik, norekin, noiz, zertarako.
  • Talde elkarreragileen inguruko hausnarketa egitea

Helburu hauek betetze arren,    irakaskuntzarekin lotutako hiru ataza antolatu ziren talde elkarreragileen bitartez egiteko. Azkenean izandako bizipenaz gogoeta egin genuen.  Lan gogorra egin genuen baina parte hartu zutenen iritiziz jarduera oso aberasgarria izan zen. Dakizuenez, honelako tailerra ikastetxean egin nahi izatekotan,  gurekin harremanetan jarri eta antolatuko dugu. Bestetik, erabilitako materialak hemen dituzue:

Zer diraTalde Elkarreragileak

Talde elkarreragileak ZERTARAKO

Talde elarreragilekin lotutako atazak

Vygotskyren ekarpenak

Vygotskyren inguruko buru mapa

Vygotskyren eragina eskolan
Eta nola ez? Talde Elkarreragileen inguruko informazio gehiago izateko, hona hemen Ikaskom wikia , hortxe  artikulu batzuk aurkitu ahal dituzue eta.

Bikoteka irakurketa: berdinen arteko tutoretza

Berritzeguneko 2009 Jardunaldietan, “Leemos en pareja” programaren aurkezpena izan genuen Mariona Corcelles en  eskutik (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta David Duranen ikertzaile taldeko- kidea dena).

Programa hau Catalunian hasita, hainbat komunitateetan dago martxan, gurea barne.  Egiten zuren proposamena oso  egitaratua eta aplikagarria zenez gaia oso egokia zitzaigun Jardunaldien bidez ezagutarazteko.

“Bikoteka irakurketa” proiektu honetan “berdinen arteko tutoretza” teknika praktikan jartzen da ulermenezko irakurketa lantzeko.  Lan kooperatiboa orokorrean, programa hau barne, oso bide egokia izan ahal da elkarbizitza lantzeko eta hainbat oinarrizko konpetentzia garatzeko, Komunikazio Lingüistikoaz gain, bereziki Ikasten ikastea,  Autonomia eta Ekimen pertsonala eta Gizarte herritartasuna. Horregatik, aurten, gai hau landu nahi dugu tailer baten bitartez.

Programari buruz ideia orokorra izateko ikus dezazue bideo hau:

Beste aldetik, hemen topa ditzakezue Mariona Corcellesen saioan erabilitako dokumentu guztiak:

David Duranek koordinatzen duen Ikerketa Talde honen web orrian ere topatu ditzakezue erreferentzia bibliografikoak, proiektueei buruzko informazioa, baliabideak eta abar.

Ea batzuk animatzen zareten esperientzia hau martxan jartzen; David Duraneko Taldearen aholkularitza eta gure laguntza eukiko duzue.

Interesatuta bazaudete etorri tailerrera. Gonbidatuta zaudete!

Zuen kometarioak edota iradokizunak utzi ahal dituzue azpiko partean “deja un comentario” -n klikatuz.

Talde elkarreragileak

Isabel Mendizabalek egindako aurkezpenetik hartutako irudia

Ikaskuntza dialogikoak elkarrizketa gogoetatsu sustatzen duten ikasgelako zein ikasgelatik kanpoko elkarreraginetan jartzen du enfasia. Ikasleak denbora guztian ikasten egotea eta ohizko baliabideekin ikasten duena baino gehiago ikastea du helburu, bai eta zailtasun gehien dauzkatenak besteen lanez baliatzea eta jarduera lehenago amaitu edo ulertu duenak besteari azaltzea ere.

Vigotsky-ri jarraituz, kognizioaren garapena eraikuntza prozesua da eta ezagutza ez da banakako lanaren emaitza baizk elkarrekintzarena. Testuinguru zehatz batean (fisikoa, kulturala, denbora historikoa, gizartea, …) garapen kognitiboa (adimena, pentsaera) eta hizkuntza besteekiko harreman, elkarrekintza eta elkarreraginaren bidez garatzen dira.

Ikasleen arteko elkarreraginak errazteko,  taldekatze heterogeneoak antolatzen dira gelan eta talde bakoitzean heldu batek dinamizatuko du ikasleen lana. Talde-kopurua bezainbeste jarduera egiteko antolatzen dira eta jarduera batetik beste batera pasatzen dira taldeak, hau da, talde guztiak jarduera guztietatik pasatzen dira, txandaka.

Bideo honetan, Bruselako Parlamentu Europarraren egoitzan,  2011ko abenduan INCLUD-ED proiektua aurkeztu zenean, Ania Ballesterosek zer diren Talde Elkarreragileak   azaltzen ditu.